Herriko komertzioa sustatzeko bono kanpainak harrera ona izan du herritarren artean

Kanpainan parte hartzeko aukera badute oraindik komertzio eta ostalaritza establezimenduek

Udalak herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduetan kontsumoa sustatzeko martxan jarri duen bono kanpainak harrera ona izan du herritarren artean.

Adibide modura, dagoeneko hiru establezimendutan agortu dira bonoak (Arkupe hortz klinikan, Azkar kirol dendan eta Itziar edergintzan).

Beste 40 establezimendutan oraindik eskura daude. Herritarrek, 30 €ko bono bat erosita, 40 €ko erosketa egiteko aukera izango dute horietan (Udalak 10 €ko laguntza emango dio merkatariari bono bakoitzeko).

Hortaz gain, Udalak jakinarazi nahi du kanpainarekin bat egin nahi duten herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduek oraindik badutela horretarako aukera. Informatzeko eta izena emateko, covid19merkatariak@oiartzun.eus-era idatzi edo 943 49 01 42 telefonora deitu dezakete (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara).

Establezimendu hauetan daude bonoak eskuragarri:

- Ainhoa Berasarte fisioterapia (Elizalde)

- Ainhoa ileapaindegia (Elizalde)

- Alhambra taberna (Arragua)

- Baobab (Elizalde)

- Dixidu diseinu grafikoa (Elizalde)

- El Paso (Arragua)

- Garbiñe edergintza (Elizalde)

- Goxoki denda (Elizalde)

- Gurutze Berri jatetxea (Gurutze)

 - Intxixu erretegia (Ugaldetxo)

- Iriberri jatetxea (Ergoien)

- Irubide taberna (Elizalde)

- Kabitxo taberna (Elizalde)

- Kapeo jatetxea (Ergoien)

- Kastro Berri taberna (Elizalde)

- Kinkilla (Elizalde)

- Kirikoketa ileapaindegia (Elizalde)

- Lide Cenzano fisioterapia (Elizalde)

- Lizarralde ortopedia (Elizalde)

- Maddi arropa denda (Elizalde)

- Matteo jatetxea (Ugaldetxo)

- Mirari Txurio ileapaindegia (Elizalde)

- Miren taberna (Elizalde)

- Numai ongizate zentroa (Elizalde)

- Oiartzun eutoeskola (Elizalde)

- Oiartzun Running Shop (Ugaldetxo)

- Oiartzun Zone (Ugaldetxo)

- Ordozelai sagardotegia (Ugaldetxo)

- Orratz arropa denda (Elizalde)

- Oskarbi (Elizalde)

- Pausoz pauso podologia (Elizalde)

- Sari loradenda (Altzibar)

- Sasoiko janariak (Ergoien)

- Sorgin zulo taberna (Elizalde)

- Toki Alai jatetxea (Gurutze)

- Tolaita ostatua (Elizalde)

- Txikierdi alde (Ugaldetxo)

- Txintxosta (Elizalde)

- Urkola optika (Elizalde)

- Urrats paperdenda (Elizalde)

Gehigarriak

Herriko komertzioa sustatzeko bono kanpainak harrera ona izan du herritarren artean