Bihar (hilak 9) xanistebanetako Jai Batzordeko eragileekin bilduko da Udaleko Kultura saila. Udaletxeko areto nagusian egingo da bilera (19:00etan), osasun segurtasun neurriak errespetatuz eta parte-hartzaile bakoitzak musukoa eraman beharko du.
Udalak Jai Batzordeko eragileekin hitz egin nahi du aurtengo abuztuan herritarrentzako zein eskaintza kontrolatu eta seguru antolatu daitekeen hausnartzeko.
Gauza jakina da aurtengoak ez direla "ohiko xanistebanak" izango. Oraintxe dagoen informazioarekin, eta astetik astera egoera eta neurriak aldatu daitezkeela jakinik, "zuhurtasunez eta arduraz jokatu beharko dugu Udalak eta herritarrek".
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika