Luberri eta Soinuenea museoak datorren astean irekiko dira

Aldez aurreko erreserba bidez funtzionatuko dute

COVID19ak eragindako larrialdi egoeraren ondorioz, Luberri Ikasgune Geologikoa eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa itxita egon dira. Ekainaren 2an, bi horiek berriz irekiko dira.

Osasun baldintza bereziekin irekiko dituzte ateak. Soinuenearen kasuan, ohiko egutegi eta ordutegiarekin zabalduko dute. Bi aukera izango dira museoa bisatzeko: audio-gidarekin (3 €), gehienez 12 lagun aldi berean museo barruan edo bisita gidatua (7 €). Egunean ordubeteko bi bisita izango dira (11:30ean eta 16:30ean), gehienez ere 10 laguneko taldeentzat. Ohi bezala, 0-6 urte arteko haurrentzako sarra dohainik izango da. Erretiratu, ikasle, langabetu eta familia ugariek deskontuak izango dituzte.

Luberri ere egun berean irekiko da eta museoaren ohiko ordutegia izango du. Gehienez 10 lagun sartuko dira museora aldi berean eta bisita gidatuak lau lagunekin egingo dituzte. Oiartzuarrentzako dohainik da Luberriko sarrera (gainerakoentzat, 3 €).

Osasun segurtasun neurri bereziak

Neurri bereziak izango dira museoetan: bisitariek musukoa eraman beharko dute eta museoek eskuak garbitzkeo gel hidroalkoholikoa jarriko dute bisitarien eskura.

Bisitak aldez aurretik erreserbatu beharko dira. Ordainketak eskuz eta txartelarekin egin ahal izango dira Soinuenean, eta esku-diru justuarekin Luberrin. Egoera aldatu arte indarrean egongo dira arau berri hauek.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Luberri Ikasgune Geologikoa

Soinuenea

 

Gehigarriak

Luberri eta Soinuenea museoak datorren astean irekiko dira