Errenta mekanizatua ere euskaraz egiteko deia egin du Udalak

Aurrez aurreko hitzorduak ematen hasi da Gipuzkoako Ogasun saila

Atzotik, errenta aitorpena aurrez aurre egiteko hitzordua hartzeko aukera ematen hasi da Gipuzkoako Foru Alundiko Ogasun saila. Oiartzungo Udalak, UEMA eta Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin batera, gisa honetara errenta aitorpena egingo duten oiartzuarrei euskaraz egin dezaketela gogorarazi nahi die eta hautu hori egitera animatu.

Errenta aitorpena egiten den gisa guztietara egin daiteke euskaraz. Udalak euskaraz bizitzeko urrats hori ere ematera animatu nahi ditu herritarrak. 

Gehigarriak

Errenta mekanizatua ere euskaraz egiteko deia egin du Udalak