Oarsoaldeko ostalari, merkatari eta zerbitzuentzat tokiko kontsumoa sustatzeko bigarren erronka

Oraingoan, tokiko negozioek beren bezeroak aipatuz grabatuko beharko dute bideo bat

Oarsoaldea Garapen Agentziak, eskualdeko merkatari eta ostalaritza elkarteen eskutik -Itturri, Errenkoalde eta Laurak Bat- eta sektoreari laguntzeko #NikOarsoaldean kanpainaren bidez burutzen ari diren ekintzen barruan, sare sozialak mobilizatzen jarraitu nahi dute, eskualdean komunitate sentimendua sortzen jarraitzeko.

Gaur, ostirala, Marketin digitala: zure negozioaren erakusleihorik onena izenburupean, Oarsoaldeko negozioei zuzenduta antolatu den bosgarren webinarra egin da. Bertan, #NikOarsoaldean kanpainako bigarren erronka bota zaie parte-hartzaile guztiei ekintzak egiten jarraitzera gonbidatuz eta, era honetan, saioan parte hartzeko aukerarik izan ez zuten sektoreko pertsona guztiei zabaldu nahi diegu.

Bigarren erronka

Merkatariek, zerbitzu-enpresek eta ostalariek bideo bat grabatu beharko dute beren burua aurkeztuz, beren establezimendu edo zerbitzuaren balio-fokua aipatuz eta ikusteko gogoa duten ohiko bezeroak aipatuz eta, honez gain, beraiek berriz ikusteko arrazoia zein den aipatu  beharko dute. Ondoren (eta hau oso garrantzitsua da) #NikOiartzunen eta #NikOarsoaldean aipatu beharko dute.

Bideoek 15 segundoko iraupena izan behar dute gehienez eta horizontalean. aurrez aurre, paraleloan eta gailua mugitu gabe grabatu beharko dira.

Bideoak sare sozialetan partekatzean, garrantzitsua da udalerri bakoitzeko elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentzia etiketatzea, baita aipatu dituzten pertsonak ere. 

Era berean, parte-hartzaile guztiekin bideo bateratu bat grabatu ahal izateko, Oarsoaldeara bidali beharko dira  bideoak whatssapp bidez (+34 943 49 41 29) eta baita Itturrira ere (+ 34 685 75 57 86).

Eskualdeko pertsona guztiak animatu nahi ditugu beren sareetan aipatutako traolarekin bideo bat ikusten duten bakoitzean partekatzera, guztion artean komunitate bat sortzen joateko eta tokiko kontsumoak auzoetako eta udalerrietako bizitzan eta, jakina, gure ekonomian duen garrantzia balioesteko.

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, eskualdeko pertsona guztiak animatu nahi ditu kanpaina honetan parte hartzera, sektoreko pertsonak bideo horiek eginez eta #NikOarsoaldean eta #NikOiartzunen traolak aipatuz eta etiketatuz, eta eskualdeko herritarrak ere bai, egindako bideoak modu aktiboan partekatuz.

Modu honetan, Leonetek dioenez, eskualdeko bizitzan ikusgarritasuna eta presentzia izatea lortzeaz gain, agerian uzten da sare sozialetan egoteak sektorearentzat duen garrantzia, izan ere, sare sozial horiek erakusleiho gisa funtzionatzen dute gure establezimenduentzat, egoera delikatu honetan.

www.oarsoaldea.eus

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa/WhatsApp: +34 943 49 41 29

a

Gehigarriak

Oarsoaldeko ostalari, merkatari eta zerbitzuentzat tokiko kontsumoa sustatzeko bigarren erronka