Astelehenetik aurrera berriz ere txandakatze sistema izango du Euskal Herria plazako aparkalekuak

Datorren astelehenetik aurrera (maiatzak 4), Euskal Herria plazako aparkaleku publikoa berriz ere txandakakoa izango da. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara ordu eta erdiko doako aparkalekua egongo da baimenduta bertan. Larunbatetan, denbora-muga bereko txandakatze sistema izango da 08:00etatik 14:00etara.

Besteak beste, txandakatze sistema berriz martxan jartzea erabaki du Udalak erdiguneko komertzio txikiaren irekiera eta normalizazioa hasiko delako datozen egunetan, eta herritarrei horietara joateko erraztasunak emateko.

Azken asteetan, COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, txandakatze sistema bertan behera utzi zuen Udalak. Larrialdi egoera fase berrietan sartzen hasi da, eta momentura egokitzeko erabakiak hartzen jarraituko du Udalak.

Gehigarriak

Astelehenetik aurrera berriz ere txandakatze sistema izango du Euskal Herria plazako aparkalekuak