Elorsoro kiroldegia ireki zela 23 urte beteko dira larunbatean

Kiroldegian ateratako argazki eta bideoak bilduko dira

Larunbatean (maiatzak 2) Elorsoro kiroldegia ireki zela 23. urteurrena beteko da. Bizi dugun larrialdi egoerarengatik, martxoaren 13tik itxita dago kiroldegia eta urteurrena ere ezingo da bertan eta nahi bezala ospatu, hala eta guztiz ere, herritar eta bazkideei bertan bizi izandako oroitzapenak bildatzeko eskatu dute kiroldegitik.

23 urte hauetan Elorsoro kiroldegian ateratako argazki eta bideoak bildu nahi dira. Irudirik ez dutenak, oroitzapenak ere partekatu ditzake.

Helbide honetan jasoko dituzte argazki, bideo eta oroitzapenak:

oiartzun@bpxport.es

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegia ireki zela 23 urte beteko dira larunbatean