Luberri eta Soinuenea museoek eskaintza birtuala egingo dute

Bisita eta ekintza proposamenak eskainiko dituzte on-line

Oiartzungo museoek, Luberri Ikasgune Geologikoak eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak, bisita eta ekintza birtualak egiteko aukera eskaintzen hasi dira.

Luberrik, esaterako, lurraren barne egitura lantzeko eskulana proposatu du. Hurrengoan, Luberri museoaren bisita eskainiko dute birtualki.

Soinueneak, bestalde, aste honetan soinu-tresnen bilduma etxetik bisitatzeko aukera emango du.

Harremanetarako:

Luberri ikasgune geologikoa: luberrimuseoa.eus

Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa: soinuenea.eus

Gehigarriak

Luberri eta Soinuenea museoek eskaintza birtuala egingo dute