Udalak maskarak banatu ditu herriko garraio publikoan

Atzo eta gaur aritu dira udaltzaingoak banaketan Xorrola, Ekialdebus eta EuskoTrenen

Oiartzungo Udalak maskarak banatu ditu atzo eta gaur herriko garraio publikoan, lanera doazen herritarren artean, udaltzaingoaren bidez. 

EuskoTrenen Arraguako geltokian, Ekialdebuseko lineatan eta Xorrola herri barruko autobus zerbitzuan egin da banaketa.

Espainiako Gobernuak pasa den asteartetik garraio publikoan maskarak banatzeko agindua eman zuen. Banaketa non, nola eta nork egin behar zuen ere zehaztu zuen. Oiartzun ez zegoen banaketa-herrien artean eta Udalak, bere esku dituen baliabideekin, garraio publikoko erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko bere gain hartu du egiteko hau.