Indarkeria matxistaren kontrako bizilagun sarea aktibatu nahi du Udalak

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei lagundu eta babesa eman asmoz, bizilagunen arteko elkartasuna bultzatzeko kanpaina martxan jarri du Udaleko Feminismo sailak, komertzioetan eta etxe-atarietan kartelak jarriz. 

Udalak ahal izan duen heinean zabaldu ditu kartelak, baina herritarrei laguntza eskatu die mezua ahalik eta gehien zabaltzeko: etxeko atariaetan kartela jartzea da horretarako modua. Kartelak komertzioetan hartu daitezke norberak bere etxeko atarian jartzeko edo etxean inprimatu. Kartela lortzeko, feminismoa@oiartzun.eus-era idatzi daiteke. 

Mezu argia da Feminismo sailak herrian zabaldu nahi duena: Eraikin honetan indarkeria matxistarik onartzen ez dugun bizilagun asko bizi gara. Laguntza behar baduzu eska iezaguzu. Indarkeria matxistari aurre egiten ari diren emakumeentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntza telefono zenbakia ere ageri da bertan (900 840 111).

Gehigarriak

Indarkeria matxistaren kontrako bizilagun sarea aktibatu nahi du Udalak