Elkar zaintzeko deia egin du Udalak

Udaleko Gizarte-Ongizate sailak elkar zaintzearen garrantzia azpimarratzeko mezua zabaldu du azken egunetan herritarren artean. Elkarren zaintza erdigunean jarri eta bizilagunen artean laguntza eta harreman sareak sendotzera animatu ditu Udalak. Komunitatearen garrantzia beti handia bada ere, COVID-19ak eragindako salbuespen eta konfinamendu egoera honetan inoiz baino indar handiagoa du, guztiok zaurgarriago bihurtzen baigaitu.

Bideoa sare sozialen bidez zabaldu du Udalak eta Xorrola herri barruko autobus zerbitzuan ere jarrita dago. Bide batez, Udaleko Gizarte-Ongizate zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bideak ere gogora ekartzen ditu bideoak.

Oiartzungo Feministen Asanbladak eta OiartzunAurrea ekimenaren babesa ere izan du.

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí