Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Oarsoaldeko Udalek

Bi lagunentzako lau otordo zozkatuko dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren artean

2019ko errenta aitortzeko epea zabaldu den honetan Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, Ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko, Gipuzkoako Foru Ogasunetik bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko orduan euskaraz egin dezakezu, baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan Ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiten duzuenean ere, euskaraz nahi duzula langileari adieraziz.

Errenta aitorpena euskaraz egitea urrats bat gehiago da Ogasunarekin eta, azken batean, gure helburua izan behar duen administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko bidean. Euskararentzako garrantzitsua da zure aukera, zuri gauza gutxi iruditu arren. Zorionez, urtez urte gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten Oarsoaldeko herritarrak eta administrazio publikoekin euskaraz egitea erabakitzen duten herritarrak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria du

Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunentzako otordu goxo bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko hiru bide izango dira aukeran:

1) Whatssap bidez zabalduko den drive bateko formularioa beteta

2) www.oarsoarrak.eus webeko formularioa beteta

3) Covid-19 birusak eragindako alerta egoera eta etxeratze agindua bukatzean, leku publikoetan jarriko diren boletoak bete eta entregatuta

Aurten ere, egin errenta aitorpena euskaraz! Agian saria ere eskuratu dezakezu!

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Oarsoaldeko Udalek