Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak

Gaurtik aurrera, on-line bidez proposamenak onartu daitezke

Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu nahi du Oiartzungo Udalak, UEMAko kide diren udalerri guztien antzera. 

Gaurtik aurrera, on-line bidezko proposamenak onartzeko aukera dago. COVID-19aren salbuespenezko larrialdi egoera dela eta, aurrez aurreko errenta aitorpena egiteko datarik momentuz ez du aurreratu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun sailak.

Hala ere, azken 15 urteetan egin duen bezala, Oiartzungo Udalak euskaraz bizitzeko urrats bat gehiago ematera gonbidatu nahi ditu herritarrak: izan ere, errenta aitorpena modalitate guztietan egin daiteke euskaraz.

Geroz eta gehiago dira errenta aitorpena euskarz egiten duten oiartzuarrak

Pixkanaka, gehitzen ari da errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua. 2005ean hasi zen Oiartzungo Udala errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin. Urte hartan (2004ko errenta aitorpenak), %6 baino ez ziren izan euskaraz egindakoak. 

Iaz, oiartzuarrek egindako errenta aitorpenen %37,10 izen ziren euskaraz. Aurreko urtean baino pixka bat gehiago (208an egindako errenta aitorpenen -2017koak- %36,38 izan zen euskaraz).

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak