Urmendi Haur Eskolako aurkezpen bilerak eta matrikulazioa eten dira

Egoera normaltzean matrikulatzeko aukera izango da berriz

Urmendi Haur Eskolak bertan behera utzi ditu 2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilerak eta ate irekiak COVID-19ak eragin duen salbuespenezko larrialdi egoera dela eta (bihar, martxoak 25, eta apirilaren 1ean egitekoak zirenak).

Era berean, momentuz bertan behera geratuko da 2020/2021 ikasturterako matrikulazioa ere (2018an, 2019an eta 2020 jaiotako haurrak). Egoera normaltasunera itzultzen denean, berriz martxan jarriko da matrikulatzeko aukera ere. 

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolako aurkezpen bilerak eta matrikulazioa eten dira