Alain Isasa kenshi-ak jasoko du aurtengo Kirol Saria

Sari banaketa martxoaren 6an izango da

Oiartzungo Udalak emango duen bosgarren Kirol Saria Alain Isasa Zufiria kenshi-ak jasoko du. Jasotako proposamenen artean, UKABEn biltzen diren herriko kirol elkarteetako ordezkariek Isasa saritzea erabaki dute: kenpo kai-n egin duen ibilbide luzea eta lana, Munduko Txapelketetan izandako primerako emaitzak (momentu honetan ere Munduko Txapelduna da bi modalitatetan) eta Honbu elkartean irakasle bezala herriko haurrekin egiten duen lana baloratu eta sarituko zaizkio.

Sari banaketa martxoaren 6an izango da.

Gehigarriak

Alain Isasa kenshi-ak jasoko du aurtengo Kirol Saria