Oarso Hiru R ekimenak gidatuko du saioa, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta
Eskualdean Oarso Hiru R ekimena sortu da, etxebizitza komunitateetan birgaitze efiziente eta adimendunak era integralean eskaintzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, herriz herri tailerrak egingo dituzte eta Oiartzunen, hilaren 28an (asteartea) izango da hitzordua (19:00etan udaletxeko areto nagusian).
Bi orduko saioan, Oarso Hiru R ekimenean parte hartzen duten bost enpresetako ordezkariek etxebizitza komuniteetako bizilagunei eraikinen birgaitzean eta energia efizientzia arloko laguntzen, diru-laguntzen eta araudien berri emango zaie; komunitateari erabakiak hartzen laguntzeko metodologia egokia azalduko diete eta Oarso Hiru R ekimena bera aurkeztuko dute. Tailerra doakoa izango da, tokia bete arte.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika