Asteazkenean izango da aurtengo sari banaketa
Aurrerantzean, Xabier Lete izena eramango du Oiartzungo haur eta gaztetxoentzako Prosa eta Poesia lehiaketak, Euskara Batzordeak hala adostuta.
Iaz Hitzen Lihoa kultur ekimenak prosa eta poesiako sari-banaketa abenduaren 4ra aldatzea (Xabier Leteren heriotzaren urteurrena) proposatu zuen, herrian transmisioa sustatzeko eta herriko gazteenek Xabier Lete nor izan zen ezagutzeko. Aurten, hari horretatik tiraka, lehiaketa ere Xabier Leteren izenarekin izendatzea erabaki da.
Honela, asteazkenean (hilak 4) 18:30ean hasiko den sari banaketak bereziki gogoan izango du Xabier Lete poeta oiartzuarra.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika