Hika ikastaro praktikoa antolatu dute Udalak eta Ttur-Tturrek abendurako

Izen-ematea hilaren 27a arte egin daiteke

Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak hika hitz egiten hasteko ikastaro praktikoa ikastaroa antolatu dute, bigarrenez.

Ikastaroa abenduko lau igandetan izango da (abenduak 1, 8, 15 eta 22an), 17:00etatik 18:30era. Fermiñene etxean izango dira saioak, dohainik.

Izen-ematea hilaren 27a arte egin daiteke oiartzun@tturttur-eus helbidera idatzita. Informazio gehiago jasotzeko, 943 26 01 82 telefonora deitu daiteke.

Gehigarriak

Hika ikastaro praktikoa antolatu dute Udalak eta Ttur-Tturrek abendurako