Oiartzun Irratiko antena eta mahaia berritzeko laguntza eman du Udalak

Oiartzun Irratiaren emisioa hobea izan dadin, 15.500 €ko laguntza eman dio Udalak herriko euskarazko komunikabideari. Laguntza horrekin antena berria eta mahai berria jarri dituzte Oiartzun Irratian.

Lanak egin ahal izateko, aurreko astean emisioa eten zuen Oiartzun Irratiak. Gaurtik aurrera, berriz ere Oiartzun Irratia entzun daiteke FM 107 sintonizatuta.

Gehigarriak

Oiartzun Irratiko antena eta mahaia berritzeko laguntza eman du Udalak