8-18 urte arteko haur eta gazteek hartu dezakete parte
Prosa eta Poesia lehiaketaren XXXII. edizioan parte hartu dezake ikasle oiartzuarrek dagoeneko. Lanak aurkezteko epea urriaren 30a arte izango da. Euskara sailera helarazi beharko dira literatur lanak (Fermiñene etxea, beheko solairua).
Lehiaketa honetan Oiartzunen erroldatuak edo eskolatuak dauden 8-18 urte arteko haur eta gazteek hartu dezakete (LH 3. mailatik goitikoek). Lehiaketan parte hartzen duten lanek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
Sari banaketa abenduaren 4an izango da
LH 3. eta 4. mailetan prosan bakarrik parte hartuko dute ikasleek. Hortik goitiko sailetan, prosa eta poesia kategorietan parte hartu ahal izango dute. LHn taldeka ere aurkeztu ahal izango dituzte lanak.
Sari banaketa abenduaren 4an (asteazkena) izango da, Xabier Lete poeta oiartzuarraren heriotzaren urteurrenean. LHn eta DBH 2. maila arte banatuko diren sariak 50 eta 80 € arteko bonoak izango dira, liburu eta ikasmaterialetan trukatzeko. DBH 3. mailatik goitikoek esku-dirutan jasoko dute saria (100 eta 120 € arte). Sail bakoitzean bi sari banatuko dira.
Informazio gehiago euskara@oiartzun.eus-en eskatu daiteke.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika