Ibarren semaforoak jartzeko eta oinezko pasabideak egiteko lanak hasi dira

124.000 € inbertituko dira lan hauetan

GI-3631 errpeidean Ibarren (Iturriotz) semaforoak jartzeko eta oinezkoentzako pasabide seguruak eraikitzeko lanak atzo hasi ziren. Laetan 124.060,21 € inbertituko ditu Udalak eta zortzi asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Helburu nagusia Ibarreko auzogunean autoen abiadura mantsotzea eta oinezkoentzako pasabide seguruak sortzea da. Mugikortasun lan hauekin batera, Ibarreko ur-hoditeria ere berrituko da.

Ibarreko auzotarrek egindako eskaera da euren auzogunearen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea. Oiartzungo Udala aspaldi hasi zen proiektu honekin lanean eta nahi baino gehiago atzeratu da gauzatzeko momentua. Udalak semaforizazioa egin ahal izateko lur pribatuak eskuratzeko prozesua egin zuen. GI-3631 errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da. Oiartzungo Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetza akordioa egin eta Udalak bere gain hartu du proiektua gauzatzea.

Gehigarriak

Ibarren semaforoak jartzeko eta oinezko pasabideak egiteko lanak hasi dira