Udalak bere lehenengo ibilgailu elektrikoa eskuratu du lanerako

Energia eraginkortasuna sustatuko du autoak

Udalak bere lehenengo ibilgailu elektrikoa eskuratu berri du. Udaletxeko elektrizista taldeak erabiliko du bere eguneroko jardunerako. Eneritz Arbelaitz Ingurumen eta mugikortasun zinegotziak, Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak eta Oier Etxebeste udaletxeko elektrizista taldearen arduradunak aurkeztu dute gaur ibilgailua. Gaetxeko biltegian prestatu da udal ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea.

Oiartzungo Udalak energia eraginkortasunaren alde ematen duen urrats bat gehiago da hau. Orain arte, udal eraikinetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko argiztapen eta berogailu sistemak egokitu dira, kaleko argiteria sistema, Elizalde eskolan energia aurrezteko proiektua marrtxan jarri...

Eusko Jaurlaritzak martxoan onartu zuen 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera tokiko erakundeek erosten dituzten ibilgailu berriak elektrikoak izatera derrigortuko dituen legea. Oiartzungo Udala dagoeneko hasi da horretan.

Gehigarriak

Udalak bere lehenengo ibilgailu elektrikoa eskuratu du lanerako