Udako igerilekuak 18.865 erabiltzaile izan ditu aurten

Datorren denboraldi hasierarako igerileku ondoko lurra berrituko da

Udako igerilekua irekita egon da hiru hilabetez, ekainaren 15etik irailaren 15a arte. Zerbitzuak izan duen harreraren eta erabileraren balorazioa positiboa izan da. Guztira, 18.865 erabiltzaile izan ditu udako igerilekuak. Iaz baino pixka bat gutxiago izan dira.

Kudeatzaileen ustez, eguraldiak eragin du erabiltzaile kopuruaren jaitsiera: oso eguraldi ona eod nahiko txarra egin du uda honetan. Eguraldi ona egin duen egunetan erabiltzaile asko izan ditu udako igerilekuak, baina besteak egun lasaiak izan dira.

Datorren denboraldia hasteko, berrikuntza lanak egingo dira udal zerbitzu honetan. Igerilekuaren inguruko lurra aldatuko da. Horrek oiartzuarrei eskaintzen zaien azpiegitura eta zerbitzuari onurak ekarriko dizkiola uste du Udalak.

Gehigarriak

Udako igerilekuak 18.865 erabiltzaile izan ditu aurten