AISAn izen-ematea, urriaren 10a arte

16 urtez goitiko etorriberriei zuzendua dago ikastaroa

Gaurtik (urriak 1) hilaren 10a arte, Oiartzunera etorriberriek AISA ikastaroan izena emateko aukera izango dute. AISA euskara eta euskal kulturara lehen hurbilpena egiteko ikastaroa da, Euskal Herritik kanpo jaio diren 16 urtez goitiko edozein bizilaguni eskaintzen zaiona.

AISA ikastaroak sei euroko kostua izango du. Eskualdeko lau herrietan eskaintzen da programa, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzarekin.

Oiartzungo eskolak Intxixu AEK euskaltegiko irakasle batek emango ditu, urriaren 21etik otsailaren 14ra. Eskolaren ordutegia eta egutegia izena ematen dutenekin adostuko da. 

Gehigarriak

AISAn izen-ematea, urriaren 10a arte