Elorsoroko bazkide izateko laguntzen eskaerak egiteko epea irekita dago

Azaroaren 10a arte egin daitezke eskaerak udaletxean

Elorsoro kiroldegian prezio murriztuan bazkide izateko eskaerak azaroaren 10a arte egin daitezke.

Prezio murrizketa eskatu dezakete %33tik goitiko ezintasuna dutenek; Diru Sarrerak Bermatzeko laguntza jasotzen dutenek; Larrialde laguntza jasotzen dutenek edo Kotizatu Gabeko Pentsioen onuradunek.

Diru-laguntzen onuradun direnen kasuetan, baremo ekonomiko batzuen barruan egon beharko dute kiroldegiko bazkidetzan tarifa murrizketa izateko. Horrez gain, udal zergen obligazioak eguneratuak eduki beharko dituzte eskatzaileek.

Eskaera egiteko, beharrezko inprimaki eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte udaleko harreran. Informazio zehatza udaletxean edo Elorsoro kiroldegian bertan eskatu daiteke.

Bazkidetza matrikularen salbuespena

Bazkidetza matrikula ordaintzetik salbuetsita egongo dira kasu batzuetan dauden herritarrak ere: %33tik goitiko ezintasuna dutenak eta 23 urtez goitiko gazteak, lehenengo aldiz alta ematen dutenean -baldin eta gurasoekin bizi badira eta hauek ere Elorsoro kiroldegiko bazkide badira-.

Termetako matrikula ere dohainik izango da lehenengo aldiz alta ematen dutenentzat. 

Gehigarriak

Elorsoroko bazkide izateko laguntzen eskaerak egiteko epea irekita dago