Oiartzundik eta Errenteriatik bizikleta martxak antolatu dira
Hilaren 15ean (igandea) Arditurriko Bide Berdearen zortzigarren eguna ospatuko da. Oiartzundik (Doneztebe plaza, 10:00etan) eta Errenteriatik (Gamon zumardia, 10:00etan) bizikleta martxak abiatuko dira Arditurriko meategi guneraino, bidegorrian barrena. Familia giroan egiteko goizpasa izango da.
Parte-hartzaileentzako hamaiketakoa izango da helmugan. Txirrindulari guztientzako ezinbestekoa izango da kaskoa eta argia, berriz, gomendagarria.
Arditurrin, bisitak eta jolasak
Behin Arditurrin, 11:00etatik 14:00etara meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera izango da (oinarrizko bisita 3 €ren truke eta sakonekoa, 4 €). Meategiak bisitatzen dituztenek segway zirkuitua dohainik egiteko aukera ere izango dute.
Haurrentzako ingurumen-jolas tailerrak ere izango dira 11:00etatik 12:00etara. Ondoren, adin guztientzako jolasak izango dira: herri kirolak eta bizikleta-jolasak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika