Zabalik da Kuadrillategin izena emateko epea

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordoa egiteko aukera bikaina da.

Ikasturte hoetan ere eskualdeko lau herrietan gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa. Oiartzunen, DBH 1. eta 2. mailako gazteek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea irailaren 24a arte izango da.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egunpasak, asteburupasak... eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen-emate orriak betez. Datorren astetik aurrera izango dute horretarako aukera Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek. 

Halaber, www.oarsoarrak.eus webgunearen bidez ere izango da horretarako aukera.

Saioak urriaren 4an hasiko dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!

Gehigarriak

Zabalik da Kuadrillategin izena emateko epea