Uztailaren 1ean irekiko da Oiartzungo Turismo Bulegoa
Herri euskaldunetan turismoak hizkuntza ohituretan eta paisaian duen inpaktua aztertu du UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Hori dela eta, uda honetan zazpi hizkuntzatan (euskara-katalana-gaztelera-frantsesa-galegoa-ingelesa eta alemana) hiztegia banatuko zaie UEMAko udalerrietako bisitariei.
Oiartzunen 3000 ale banatuko dira Turismo Bulegoan eta ostatuetan.
Turismo Bulegoa uztailren 1ean irekiko da
Hain zuzen ere, Oiartzungo Turismo Bulegoa datorren astelehenean (uztailak 1) irekiko da.
Astelehenetik igandera, egunero irekiko da bulegoa ordutegi honetan: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Abuztuaren 31n itxiko ditu zerbitzuak ateak.
Turista gehienak, euskal herritarrak eta kataluiniarrak
UEMAren azterketak erakutsi duenez, udalerri euskaldunetan jasotzen ditugun turista gehienak euskal herritarrak, kataluiniarrak eta madrildarrak dira. Europatik etortzen direnak, hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetakoak izan ohi dira.
Azterketa Euskara teknikari eta Tueismo teknikarien artean baloratu dute, inpaktu turistikoak herri euskaldunetako hizkuntza ohituretan eta paisaian ahalik eta eragin txikiena nola izan lezakeen aztertzeko. Oiartzunek lantalde horretan parte hartu du eta Oarsoaldeko Turismo Nulegoko teknikariek er ebat egin dute lanketarekin.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika