Arizmendi-enea egokitu eta publikoari irekitzeko lanak hasiko dira

Ondare historikoa berreskuratuko da itxura mantenduz

Arizmendi-enea eraikina eta lorategia egokitu, eta publikoari irekitzeko lanak hasiko dira datorren astelehenean. Zortzi hilabeteko iraupena izango dute lanek -aurreikuspenen arabera- eta 515.366,69 € inbertituko ditu Udalak herriko ondare historiko hau berreskuratzeko eta balorean jartzeko.

Arizmendi-enea ondare izendatutako XVIII. mendeko eraikina eta lorategia da. Egingo diren lanen helburua etxe historikoak duen kanpoko itxura mantentzea izango da. Horretarako, fatxadako elementuak eta teilatua konponduko dira, baina ahalik eta gehien mantenduz eta itxura errespetatuz.

Barrutik ere, etxearen egitura ia oso-osorik mantenduko da: Arizmenditarren etxebizitza izan zena mantenduko da, baliozko altzairu-elementuak zein dekoratiboak errespetatuz, eta ganbaran dagoen kapila ere beren horretan utziko da.

Herritarrei irekiko zaien eremua

Lanak bukatuta, Arizmendi-enea eta jauregiaren lorategia herritarrei irekita egongo da. Beheko solairuan Turismo Bulegoa egongo da eta Arizmenditarren etxebizitza bisitatzeko aukera izango da. Horrez gain, garajea izandakoan erabilera anitzeko areto bat sortuko da.

Arizmendi-enearen berreskurapena eta etorkizuneko erabilerak definitzeko, memoria historikoaren eta ondarearen inguruan lan egiten duten herriko eragileekin elkarlanean aritu da Udala.

Gehigarriak

Arizmendi-enea egokitu eta publikoari irekitzeko lanak hasiko dira