Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da errepidea
Iparralde etorbidean (bariantea) Gurutze-Arragua norabidean errepidearen eskuinean ezingo da aparkatu aurrerantzean. Bertan aparkatzen duten ibilgailuei isunak jartzen hasiko direla jakinarazi dio Oiartzungo Udalari Ertzaintzak.
Hori dela eta, herritarrei bertan ez aparkatzeko eskatu nahi die Udalak. Elizalde auzoan aparkatzeko arazorik izan ez dadin, duela hilabete gutxi prestatu zuen Ormazabal-eneako aparkalekua Udalak. Beraz, kaleko aparkaleku markatuez eta Euskal Herria, Landetxe eta Beheko Plazako aparkaleku publiko itxiez gain, aukera hori ere hor dutela gogorarazi nahi du Udalak.
Iparralde etorbidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da eta haren esku daude bertako arauak jartzea.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika