Ekainaren 15ean irekiko da udako igerilekua

Irekiera festa ekainaren 21ean izango da

Udako igerilekuan ekainaren 15ean, larunbata, hasiko da aurtengo denboraldia. Hala eta guztiz ere, hilaren 21ean izango da irekiera festa, uretako puzgarri eta txokolatadarekin.

Ekaineko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da, abuztukoa eta irailekoa bezala. Uztailean, berriz, 10:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Irailaren 15ean bukatuko da aurtengo denboraldia.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek txartelean sartuta dute zerbitzu hau. Gainerakoek, eguneko sarrerak erosteko aukera izango dute doako igerilekuan bertan edo denboraldiko bonoa egiteko aukera, Elorsoro kiroldegian -dagoeneko-.

PREZIOAK:

Eguneko sarrerak:

- 16 urte: 3,75 €.

+ 16 urte: 7,45 €.

Bosteko sarrerak:

- 16 urte: 14,95 €,

+ 16 urte: 29,70 €.

Denboraldiko bonoa:

- 16 urte: 62,60 €.

+ 16 urte: 93,90 €.

Familiarra: 125,20 €.

5 urtez azpiko haurrek ez dute ordaintzen.

 

Gehigarriak

Ekainaren 15ean irekiko da udako igerilekua