Arraguan igogailua jartzeko lanak hasiko dira

Iturrine eta Ganboxa kaleak lotuko ditu

Arraguan, Iturrine eta Ganboxa kaleak lotuko dituen igogailua jartzeko lanak esleitu ditu Udalak. Horregatik, lanak datozen egunetan hasiko dira. Zubiondo etxearen parean jarriko da igogailua, Arraguako pilotalekuaren ondoan.

214.208 €-ko inbertsioa egingo du Udalak eta lanek, aurreikuspenen arabera, hiru hilabete iraungo dute. Auzotarrek egindako esakera da igogailua jartzea, oinezkoen mugikortasuna hobetzeko. 

Orain arte, Ganboxa eta Iturrine lotzen zituzten eskilarak ere mantendu egingo dira.

Gehigarriak

Arraguan igogailua jartzeko lanak hasiko dira