Euriteek kalteak eragin dituzte herribideetan eta bidegorrian

Atzoko euriteek kalteak eragin dituzte herribideetan eta bidegorrian (Ergoien eta Karrikako zenbait tokitan), batez ere. Kate handienak euriteek eragindako luhiziek eragin zituzten, herribide batzuk partzialki edo erabat oztopatu baitzituzten, eta kasuren batean, herribideko hormigoia ere eraman zuen aurretik.

Udalak atzo bertan lehenengo emergentziako neurriak hartu zituen euriteek kaltetutako eremuetan (luziak garbitu, bideak ireki...). Horretarako, udaletxeko brigada eta udaltzainak egun guztian zehar lanean aritu ziren.

Gaur, garbiketa eta txukunketa lanekin jarraitzen dugu. Orain, euriteek eragindako kalteak konpontzeako zenbateko gastua suposatuko duen kalkulatzeko garaia da.

Gehigarriak

Euriteek kalteak eragin dituzte herribideetan eta bidegorrian