Harrera saioa, bertakoak eta etorriberriak elkartzeko topagunea

Larunbatean Abaraxkan da hitzordua

Datorren larunbatean, hilak 6, Oiartzunera etorriberriei harrera egingo zaie. Abaraxka ludotekan izango da harrera, 16:30ean.

Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek antolatu dure harrera, Abaraxka ludotekaren laguntzarekin. Modakutxo baten bueltan, Oiartzunera etorriberriak eta lehendik hemen bizi garenak elkartzea da helburua. Bertako eta urrutiko janari, jolas eta kantuentzako tartea izango da saioan.

Etorriberriez gain, oiartzuar guztiak (haurrak, helduak...) gonbidatuta daude harrera saioan parte hartzera. Bertako herritar eta eragileen presentziak ahalbidetuko baitu benetako integrazioa. 

Gehigarriak

Harrera saioa, bertakoak eta etorriberriak elkartzeko topagunea