Kirol Sarirako proposamenak bilduko dira astelehenetik aurrera

Egindako lana, ibilbidea edo lortutako emaitzengatik nabarmendu diren kirolari oiartzuarrak errekonozitzea da helburua

2019ko Kirol Saria jasotzeko hautagaiak proposatzeko aukera izango dute hilaren 21etik (astelehena) otsailaren 3a arte oiartzuarrek.

Oiartzungo IV. Kirol Saria kirolaren alde egindako lanarengatik, egindako ibilbidearengatik edo lortutako emaitzengatik nabarmendu diren oiartzuarrei aitorpena egiteko saria da. Horretarako, herritarren proposamenak jaso nahi ditu Udalak.

Proposamenak Elorsoro kiroldegiko sarreran jarriko den kutxan edo on-line www.oiartzun.eus-en egin ahal izango dira. Nor saritu Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak erabakiko du.

Hiru sari banatu dira orain arte

Aurreko hiru urteetan Girizia Elkarteko kirol sailek, Harutzaro Atletismo Taldeko sortzaile Periko Sanromak eta xanistebanetan auzo arteko sokatira txapelketa antolatzen duen Artaso Elkarteak jaso dituzte Kirol Sariak.

Kirol Saria martxoa hasieran izango den Kirol Astearen baitan banatuko da.

 

Gehigarriak

Kirol Sarirako proposamenak bilduko dira astelehenetik aurrera