AISA, herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen

Otsailaren 15a arte eman daiteke izena Euskara zerbitzuan

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan. Oiartzungo kasuan ere, munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago ikastaroa.

Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan, euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada erraztu. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Otsailaren 25ean hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da, asteko lau orduko erritmoan. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera egongo da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak Intxixu AEK- emango dira, baina lekua aldatzeko aukera ere egongo da, hala nahi bada.

Izen-ematea

Otsailaren 15era arte egongo da izena emateko aukera (egun hori barne). Horretarako Udalaren Euskara zerbitzura jo beharko da:

Oiartzungo Euskara zerbitzua. Telefonoa: 943 49 38 42. Helbidea: Fermiñene etxea. Aialde, 2.

Matrikularen prezioa 5 € izango da eta kostu horri aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatzen dugu. Gainera, ikasturte bukaeran, ikastaroaren aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiria eskuratuko dute.

Gehigarriak

AISA, herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen