Elkar ezagutu eta informazio praktikoa trukatzea da asmoa
Jakin badakigu bizileku berri batera iristean dena berria eta ezezaguna dela hasieran. Horregatik, Oiartzunera etorriberriei harrera egingo zaie datorren larunbatean (hilak 15).
Egun hori Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ere bada. Oraingo honetan, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean antolatu dute saioa Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek. Batez ere haurrak dituzten familia etorriberrientzako propio pentsatu den saioa da (16:30ean, Abaraxka ludotekan).
Elkar ezagutzeaz gain, Oiartzuni buruzko informazio praktikoa emateko eta jatorri ezberdinetako oiartzuarrek gastronomia, jokoak eta musika konpartitzeko aukera izango dugu saioan. Etorriberriak zuzenean gonbidatu ditugu, biana edozein herritarrek parte hartu dezake saio honetan, helburua oiartzuar guztien arteko elkarbizitza eraikitzea baita.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika