Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira

Xabier Leteren heriotzaren urteurren egunean banatuko dira aurrerantzean sariak

Oiartzungo Udalaren XXXI. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira gaur. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak luxuzko gonbidatu baten laguntza izan dute: Jokin Mitxelena ilustratzailearena. Saritutako lanak ilustratu ditu sari banaketan zehar. Era berean, Ibargain Musika Eskolako Haizea Lekuona, Amaia Mitxelena, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar musikariak arduratu dira ekitaldiari soinu-banda jartzeaz.

Aurten, abenduaren 4an izan da sari-banaketa, Xabier Lete poeta oiartzuarraren heriotzaren urteurrenarekin bat egingo baitu sari-banaketak aurrerantzean.

LH 3. mailatik goiti, 18 urte arteko oiartzuarren narrazio eta poema onenak saritu dira. DBH 3. maila arteko irabazleek txartela jaso dute Urratsen liburu eta materialetan trukatzeko. Helduenek, berriz, esku-dirua.

Epaimahaiak hauek osatu dute aurten: Pello Añorga Lopez ipuin-kontalari eta idazleak; Sohalge Arbelaitz Kortabarria irakasleak; Izar Azpiroz Iragorri matematikari eta irakasleak; Imanol Irigoien Aranberri poeta eta margolariak; Goiatz Labandibar Arbelaitz kazetari eta idazleak; Aingeru Palomo Zabala irakasleak; Marijo Telletxea Tolosa irakasleak; Intxixu AEK euskaltegiak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak.

SARITUAK:

Prosa:

1. saila: Aiara Inciarte Cintero eta Mireia Sagarra Martin.

2. saila: June Escano Urdanpilleta eta Maddi Mitxelena Iriondo.

3. saila: Aritz Aparicio Pagadizabal eta Lorea Kortajarena Mugika.

4. saila: Ekhi Astibia Getaria eta Lur Lopez Fraile.

5. saila: Udane Ibarguen Karrera eta Eider Ormaetxea Romero.

6. saila: Lur Gaztelumendi Beristain eta Josu Ibarguren Elosegi.

Poesia:

3. saila: Lua Gonzalez Capelo eta Araitz Irastorza Urruzola.

4. saila: Ane Garmendia Irastorza eta Lur Lopez Fraile.

5. saila: Amaiur Aranburu Gorrotxategi eta Maren Elizetxea Castiñeyra.

6. saila: Malen Elizasu Manterola eta Leire Ugartemendia Arruabarrena.

Gehigarriak

Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira