Beatriz Egiazabal klownak Ttak bakarrizketa ekarriko du Oiartzunera

Euskaraldirako propio sortutako lana da

Euskaraldiko lantaldeak antolatuta, Beatriz Egiazabalen Ttak bakarrizketa ikusteko aukera izango dugu Oiartzunen datorren ostegunean, hilak 22. Saioa udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan.

Ttak Beatriz Egiazabal klown eta aktoreak Euskaraldirako propio prestatu duen bakarrizketa da: Euskaraldia zer den ezagutzera eman, Euskaraldiko jokabide proposamenak egin eta gure hizkuntza ohiturei buruzko hausnarketa egiten du, umoretik.

Euskal Herriko herri askotatik pasata, Oiartzunera Euskaraldia hasi bezperan iritsiko da.

Gehigarriak

Beatriz Egiazabal klownak Ttak bakarrizketa ekarriko du Oiartzunera