Bidegorria Karrikako plazaraino luzatu, argiteria jarri eta asfaltatu egingo da
Altzibar eta Karrika arteko bidegorria txukundu eta luzatzeko lanak hasiko dira datozen egunetan. Hiru hilabeteko aurreikuspena dute lanek eta 274.000 €ko inbertsioa egingo da. Lan hauek egin ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lortu du Oiartzungo Udalak.
Altzibar-Karrika bidegorriaren hobekuntza lan hauen baitan bidegorria Karrikako Errotaurre plazaraino luzatu; bidegorriari 2,5 metroko zabalera eman bide osoan; argiteria jarri; seinalitika jarri eta bidea asfaltatuko da.
Altzibarko zein Karrikako auzo batzarretan erakutsi ziren planoak urria hasieran, eta zalantzak argitu.
Lanak Karrikatik hasiko dira eta puntualki, obretan dagoen eremua itxiko da.
Lan hauekin, oinezkoen sarea luzatzea eta auzoen arteko mugikortasuna hobetzea lortu nahi da. Karrika-Altzibar bidegorria Bide Berdea ere bada, garia bateko Artikutzako trenaren bidearen zati bat baita.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika