Hilaren 22a arte, 18etatik aurrera Fermiñenen
Datorren astelehenetik (hilak 12) aurrera (hilaren 22a arte), Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest txapak banatuko dira Fermiñeneko beheko solairuan. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da horretarako aukera, Oiartzungo Euskaraldiko lantaldearen eskutik.
Dagoeneko izena eman duten oiartzuarrei txapa jasotzera pasatzeko eskatu nai die Euskaraldi lantaldeak.
Izena eman ez dutenei, oraindik garaiz dabiltzala gogora ekarri nahi zaie: txapa jasotzeko egun eta ordu berean izango dute izena emateko aukera Fermiñenen, baita www.euskaraldia.eus-en bidez ere.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika