Udal honek 2026ko abuztuaren 6an eginiko Ez-ohiko Bilkuran, Oiartzunen erroldatutako edo bertako haur-eskoletan matrikulatutako 0-2 urte bitarteko haurrentzat, beren hezkuntza eta zaintzako ingurune pertsonal eta kolektiboan, jangela zerbitzu publikoa ezartzeko espedienteari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Udal honetako zerbitzu eskudunek 0-2 urteko haurrentzako jantokiko tokiko zerbitzu publikoa ezartzeko espedientea bideratu dute. Zerbitzu hori lehia askeko erregimenean eman da. Hori dela eta, zerbitzua ematearen inguruko Justifikazio-Memoria, Erregelamendu proiektua eta erantsitako dokumentazioa, 30 egun naturaleko entzunaldirako jartzen dira eta, hala badagokio, jendaurreko informaziorako deialdia egiten da, espediente horretan interesduntzat har daitezkeenak ager daitezen eta egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak egin ditzaten.
Udal honek 2026ko abuztuaren 6an eginiko Ez-ohiko Bilkuran «Oiartzungo Udaleko 0-2 urteko haurrentzat jangela-zerbitzua arautzen duen erregelamenduari» hasierako onespena eman zion.
Aipatutako erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da 30 eguneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Epe horretan interesatu guztiek Udal bulegoetan eta web orrian espedientea aztertu ahal izango dute eta erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako lekuetan eta moduetan.
Jendeari erakusgai egoteko epea igarotzen bada ino lako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Arraguako ARR-1B eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Partzialaren hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Oiartzungo hirugarren alkateordea den Olaia Lasa Olaziregi andrea 2026ko abuztuaren 24tik irailaren 4ra, biak barne, kanpoan egongo denez, 2026ko uztailak 17 an, 1493 zenbakia duen alkate dekretuan erabaki da:
Lehena.- 2023ko ekainaren 26ko eta uztailaren 7ko 2023/976 eta 2023/1057 alkatearen ebazpenen baitan hirugarren alkateordea den Olaia Lasa Olaziregirengan eskuordetutako eskumenak Alkate andreak bereganatzea 2026ko abuztuaren 24tik irailaren 4ra, biak barne.
Bigarrena.- Alkate andreak goian bereganatutako eskumenak lehen alkate ordea den Garazi Urdampilleta Astibiari eskuordetzea 2026ko abuztuaren 24tik irailaren 4ra, biak barne.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki taulan argitaratzea.
Oiartzungo alkatea den Joana Mendiboure andrea 2026eko abuztuaren 6tik 28ra, biak barne, kanpoan egongo da beraz, 2026ko uztailak 17 an, 1493 zenbakia duen alkate dekretuan erabaki da:
Lehena.- 2023ko ekainaren 26ko eta uztailaren 7ko 2023/976 eta 2023/1057 alkatearen ebazpenen baitan Alkate anderearen eskumenak hirugarren alkateordea den Olaia Lasa Olaziregi anderean eskuordetzea 2026ko abuztuaren 7tik 21era, biak barne.
Bigarrena.- 2023ko ekainaren 26ko eta uztailaren 7ko 2023/976 eta 2023/1057 alkatearen ebazpenen baitan Alkate anderearen eskumenak lehen alkateordea den Garazi Urdampilleta Astibia anderean eskuordetzea 2026ko abuztuaren 24tik 28ra, biak barne
Hirugarrena.- Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaleko web orrian argitaratzea.
Udal honen Osoko Bilkurako Batzarrak, 2026ko ekainaren 24ean, ondorengo akordioa hartu zen:
Lehenengoa.- Oiartzungo udala eta Britac Proyectos S.L.ren arteko Arraguako ARR-1A eta ARR-1B eremuetako antolamendu eta kudeaketa xede duen antolamendu-hitzarmenaren testua hogei egunez jendaurrean jartzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Halaber, interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan [helbidea: https://www.oiartzun.eus].
Bigarrena.- Zerbitzu teknikoek aurkeztutako alegazioei buruzko informazioa ematea.
Hirugarrena.- Txosten teknikoaren ondoren, bidali hirigintzako zerbitzuetara, ebazpen-proposamen-txostena egin dezaten.
Laugarrena.- Aurreko txostenekin, bidal bekio Lurraldeko Informazio Batzordeari, azter dezan eta behin betiko onespen-proposamena egin dezan, eta Osoko Bilkurari aurkeztuko zaio hurrengo bilkuran.
Denon ezaguerarako argitaratzen dena
Helburua: Oiartzungo Udalaren helburu dira bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzea eta bioaniztasunaren galera geldituko duten politikak sustatzea, baita bestelako egurgintza eredu baten aldeko praktikak martxan jartzea ere.
Aipatu helburuak gauzatu ahal izateko, egun udalaren jabegokoak diren lursailez gain, lursail berriak eskuratu nahi dira.
Aurrekontua: 15.000€ko izendapena egina dago, Oiartzungo Udalaren aurrekontuko 1 0221.600.170.00.01 2026 “Landalurren erosketa” kontu sailaren eta bere lotespen-mailaren kargura. Hektareako 3.500€ ordainduko dira gehienez ere.
Legedia: ikus baldintza agiriak (pleguak eta memoria)
2026ko ekainaren 23an Oiartzungo udalean egindako Tokiko Gobernu batzarrean honako erabakia hartu zen.
LEHENA.- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorrak (87 zk.ko GAO, 2015/05/12koa) Arraguako hirilurreko ARR-1A eremuari jarritako jarduketa-sistema lankidetza-sistematik hitzarmen-sistemara pasatzeko Britac Proyectos SLk, eremuko lursailen gehiengoaren jabeak, egin duen eskaera onartzea.
BIGARRENA.- Proposatutako aldaketa jendaurrean jartzea, hogei egunez, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen den egunkaria batean, iragarkia argitaratuta, eta eragindako jabeei entzunaldia ematea, zitazio pertsonalarekin. Halaber, interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan [https://www.oiartzun.eus].
HIRUGARRENA.- Aurreko izapideak amaitu ondoren, espedientea behin betiko onarpena jasoko du, Udal Zerbitzu Teknikoek eta Idazkaritzaren ebazpen-proposamena egin ondoren.
Denon ezaguerarako argitaratzen dena.
Hiri trafikoaren alorrean indarrean dagoen araudia haustegatik, eta ondoren zerredatzen diren Zigor Prozeduraren jakinarazpenak inolako ondoriorik gabe eginten ahalegindu eta gero, iragarki honen bidea egiten da. Admnistrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina sinatzen duen urriaren 303ko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Oiartzungo Udalaren Udal Osoko Batzarrak, 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran, ARR-1A EREMUKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN BEREZIAREN ALDAKETA onartu eta behinbetiko onarpena ematea erabaki zuen.
Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko otsailak 26ean egindako bilkuran Oiartzungo udala Garbitania Zero Zabor S.L.ren kide izateko erabakia eta partizipazioen erosketa, eta bitarteko propioa izendatzeko erabakia hartu zen.
Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. Aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion ordenantza aldatzeko dokumentua, 2025eko abenduan idatzitakoari, hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika