Bulego honetan Udaleko mugimendu ekonomiko eta patrimonialen kontabilizazioa burutzen da eta aurrekontuaren inguruko lanak burutzen dira.

Bertan ondorengo tramiteak egin daitezke:

  • Fakturak bidali
  • Fakturen egoeraren inguruko kontsultak
  • Aurrekontuen inguruko galderak, kontsultak
  • Aurrekontuz kanpoko eragiketen azterketa egin daiteke.
  • Urtean zehar egiten diren kreditu aldaketen kontsultak
  • Zerga Ordenantzen aldaketei loturiko espedientearen kontsultak
  • Fakturen endoso edo zesioak tramitatu

Udal Aurrekontua

Udal Aurrekontu Orokorra udala, Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa eta Udalbiltza Partzuergoaren aurrekontuetaz osatua dago.


Faktura Elektronikoa

Arau nagusiari jarraituz, herri administrazioei faktura elektronikoak aurkeztu behar dizkiete 1.000,00 € gorako fakturak dituzten hornitzaileek. 

Sarrera puntua Gipuzkoako Foru Aldundiko faktura elektronikoen puntu orokorraren web gunean.