XANISTEBANAK 2026 ARGAZKITAN
Urtero abuztuaren 2an hasi eta abuztuaren 6an bukatzen dira Oiartzungo festak, Xanistebanak.
Bost egun horietan, adin eta gustu guztietarako antolatutako kultur eta kirol ekintza, eta ikuskizun antolatzen dira.
Antolatzailea Xanistebanetako jai batzordea da. Herriko kultur eta kirol elkarteek hartzen dute parte; 35 bat elkarte, guztira.
Urtero hiruzpalau bilera egiten ditu jai batzordeak martxoa-apiriletik hasi eta ekaina-uztaila hasiera bitartean. Manuel Lekuona bibliotekan biltzen da, uztaila bitartean, hilean behin, behintzat.
Herriko festetan ekintzaren bat antolatu nahi duten elkarte, eragile edo norbanakoek tokia izaten dute bertan.
Jai batzordearen helburuen artean festa parekideak, herrikoiak, euskaldunak, parte-hartzaileak eta askeak antolatzea dago. Batzorde horren eginkizunen artean dago txupinazoa nork botako duen aukeratzea ere.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika