Kiroldegiko prezio murriztuak eskatzeko epea irekita dago

Herritarren Arreta Bulegoan egin behar da, azaroaren 10a baino lehen.

Elorsoro udal kiroldegiko bazkidetzan 2027rako prezio murriztuak edo prezio murriztu bereziak eskatzeko epea irekita dago azaroaren 10era arte. Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan egin behar da (ez kiroldegian), online edo aurrez aurre (hemen eskaera egiteko bete beharreko inprimakia).

Eskaerak urtero egin behar dira, ezgaitasuna dutenek izan ezik. Kasu horretan, lehen aldia bada bakarrik egin behar da tramitea. Diru-sarrerei dagokienez, 2025eko errenta aitorpena hartuko da aintzat prezio murriztuak aplikatzeko.

Informazio eta xehetasun gehiagorako, oiartzun.eus webgunera jo daiteke, zerga ordenantzara (7. ataleko 8. epigrafea). 2026koa dago oraindik ikusgai. Behin betikoz onartzean, 2027koa aplikatuko da.

Zein prezio murriztu edo prezio murriztu berezi eska daitezke?

  • Norbanakoentzako eta gisa guztietako familientzako (lau kidera artekoak, ugariak, gurasobakarrak…) %40aren bueltako prezio murriztuak daude, beren diru-sarreren arabera.
  • 65 urte edo gehiago dituzten eta zehaztutako errenta mailara iristen ez diren bazkideen kasuan, adin tarte horretako zuzeneko kuota murritzagoari beste %40ko hobaria aplikatzen zaio.
  • %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna dutenek prezio murriztu bereziak eska ditzakete. Kasu horretan, %100eko hobaria aplikatzen da.

Aplikazio zuzeneko abantailak ere bai

Dakartzan onuren jakitun, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi du Oiartzungo Udalak, batez ere, herritar gazteenen eta helduenen artean. Horiek horrela, zuzeneko %40ko deskontua aplikatzen zaie bazkidetzan 16 urte baino gutxiago edo 65 urtetik gora dituzten bazkideei. Deskontu hau zuzenean aplikatzen da abonuan, behin bazkidearen adina egiaztatuta; ez da eskatu behar. Horrez gain, lehen matrikula doakoa izaten dute 65 urtetik gorakoek.

Esan baita ere, 2027an familia eta norbanakoen matrikulan jaitsierak aplikatzea erabaki dela eta horiek ere zuzenean aplikatuko direla.

Gehigarriak

Kiroldegiko prezio murriztuak eskatzeko epea irekita dago