Azken hilabeteetan herrira bizitzera etorri diren 400 bizilagunei ongietorria egingo zaie urriaren 18an.
400 herrikide berri etorri dira aurten Oiartzuna bizitzera, inguruko herrietatik zein atzerritik. Denei herriko komunitatera ongietorria egiteko harrera saioa egingo dute igande honetan, hilaren 18an. 2015ean hasi ziren Abaraxka udal ludoteka eta udala bera bizilagun berriei harrera egiteko ongietorri ekitaldia antolatzen eta aurten ere festa, musika eta jan-edana aitzakia hartuta elkar ezagutzeko saioa antolatu dute. 11:00etan hasiko da, herriko plazan (hortik Arizmendieneako lorategira abiatuko dira, kalejiran, ekitalditxoa eta hamaiketakoa egitera).
Azken urteetako bideari jarraiki, harrera egunaz beraz gain, izango dira beste ekitaldi batzuk ere. Aniztasuna da aurtengo Harrera Astearen gai nagusietako bat. Ildo horretatik, urriaren 15ean “Viaje al país de los blancos” filma ikusteko aukera izango da Landetxen. Hilaren 16an, berriz, “Hartzi” ipuina kontatuko da udaletxeko areto nagusian hainbat hizkuntzatan. Peluxezko txakurrik izanez gero, eramateko adierazi dute antolatzaileek.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika