2026an egindakoak azaldu, aurrera begirako lanak aurkeztu, eta auzotarren eskaera eta proposamenak entzun eta jasoko dira.
Auzoz auzo bilerak egingo dituzte aurten ere udal zinegotziek. 2026an egindakoak azaldu, legegintzaldi amaierako eginbeharrak aurkeztu, eta auzotarren eskaera eta proposamenak entzun eta jasoko dira. “Auzoetara joango gara auzoez hitz egitera, eta auzotar guztiak batzarretan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu”, adierazi dute alkateak eta alkateordeek; Joana Mendiburu Garaiar, Agustin Lekuona Irastorza eta Garazi Urdampilleta Astibiak, hurrenez hurren.
Urriaren 14an hasi eta azaroaren 9an bukatuko dira batzarrak. 18:00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da. Arraguan eta Altzibarren itzulpen zerbitzua egongo da (euskaratik gaztelerara); eta Ugaldetxon, zeinu hizkuntzako interpretea.
Auzo batzarrak 2026: egutegia eta lekuak
Oharra: bilera guztiak 18:00etan hasiko dira.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika