Badatoz Iturriozko Santiyuk

Bihar hasiko dituzte bost egunez luzatuko diren auzoko festak.

Dena pronto dute Iturriotzen auzoko festei gogoz ekiteko. Bihar altxatuko dute lertxuna eta horrekin emango diote hasiera bost eguneko egitarauari. Santio bezperatik San Inazio bitarte, hamarnaka plan eta ekitaldi prestatu ditu auzoko jai batzordeak iturrioztar, oiartzuar eta bisitari denen gozamenerako.

Egitaraua, egunez egun (deskargatu)

Uztailak 24, ostirala

  • 19:00_Lertxunaren altxaera. Segidan, Oiartzungo buruhaundiak auzoan barrena
  • 23:00_ Kontzertua: Txapela Brava

Uztailak 25, larunbata

  • 09:00_ Goiz eresia
  • 10:00_ Bizikleta martxa Iturriozko bailaran barrena
  • 10:00_ Meza nagusia auzoko hildakoen omenez
  • 11:00_ Zaldi dema ikuskizuna 
  • 17:00_ Haur jolasak
  • 17:30_ XV. POZA sagardo dastaketa
  • 20:00_ Sagardo dastaketako sari banaketa
  • 20:00_ Matraka elektrotxaranga
  • 23:00_ Kontzertuak: Bengo, Herenegun, DJ Elizkoyak

Uztailak 26, igandea

  • 11:00_ Artisau azoka
  • 11:00_ Erraldoi tailerra
  • 16:30_ XXXIV. Kronoeskalada (3-15 urte). Segidan, V. Kronoeskalada seniorra (18 urtetik gora). Oharra: izen-ematea uztailaren 24an (19:00-20:00) edo 26an (11:00-12:00)
  • 17:00_ Truk txapelketa. Oharra: izen-ematea 16:30ean Iturri Berri elkartean
  • 22:00_ Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Kazabon Amigorena eta Irati Odriozola Zugarramurdiren musika emanaldia

Uztailak 30, osteguna

  • 14:00_ Auzoko erretiratuen bazkaria
  • 17:00_ Pelota txapelketa. Ondoren, paxaka
  • 17:30_ Ur festa
  • 18:30_ Txokolatada
  • 19:00_ Pintxo potea
  • 20:00_ Enkartelada
  • 22:00_ “Lehena eta oraina” antzezlana (Edurne Agirrezabala eta Amaia Ibarguren, auzotarren laguntzarekin)

Uztailak 31, ostirala

  • 09:00_ Goiz eresia
  • 11:00_ Tortilla txapelketa (izena emanda)
  • 12:30_ Herri kirol desafioa
  • 13:30_ Tortilla txapelketako sari banaketa eta dastaketa irekia
  • 14:00_ Bazkari erromeria. Bazkalostean, bingoa. Oharra: tiketak uztailaren 24a baino lehen erosi behar dira Gure Txoko tabernan.
  • 16:00_ Puzgarriak
  • 21:30_ Dantzaldia Trikidantz taldearekin
  • 23:00_ Zezen suzkoa. Segidan kalejira; eta ondoren, dantzaldiaren jarraipena

Oharra: egunero izango da bertan afaltzeko aukera.