Meategia doan bisitatzeko aukeraz gain, beste hainbat ekintza, zuzeneko musika eta kantina egongo dira.
Urtero bezala, uztaileko bigarren igandean, Arditurri Eguna antolatu dute Gipuzkoakoako Parketxe Sarea fundazioak eta Oiartzungo Udalak. Uztailaren 12an izango da aurtengo festa, goizez, 10:30etik 14:00etara.
Doako bisitak eskainiko dira Arditurriko meategi nagusira eta urtean behin edo bitan baino irekitzen ez den Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara sartzeko aukera izango da (azken horretara 14 urtez gorakoek bakarrik). Meategitara sartzeko ez da aurre-erreserbarik egingo: sarrerak egunean bertan banatuko dira (plaza mugatuak: 550 pertsona).
Beste hainbat ekintza
12:00etan, mineralen bila bisita gidatua izango da eta 12:45ean, berriz, hegazti askatzea. Goiz guztian zehar, Luberri ikasgune geologikoak antolatutako fosilen erakusketa izango da ikusgai. 11:00etatik aurrera, jolasak eta tailerrak egingo dira Abaraxka udal ludotekak gidatuta eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Erromeri taldearen eskutik. Kantina irekita egongo da edateko eta jatekoarekin.
Antolatzaileek herritarrak oinez edo bizikletan joatera animatu dituzte, eta bizikletak uzteko leku egokia izaten dela gogoratu dute.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika