Udako igerilekua ekainaren 13an irekiko da

Irailaren 13a arte egongo da zabalik.

Larunbatean, ekainak 13, irekiko da udako igerilekua. Hiru hilabetez egongo da zabalik, irailaren 13ra arte. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara artekoa izango da. Uztailean, 10:00etan ireki eta 21:00etan itxiko da. Egunero egongo da zabalik, astelehenetik igandera, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Abuztuaren 3an itxita izango da, Xanisteban eguna izanik.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzan jasota dute udako igerilekuaren zerbitzua. Gainerakoek, urteroko moduan, bonuak eta eguneko txartelak erosi ahal izango dituzte igerilekura sartzeko.

Hauek dira denboraldiko bonuaren prezioak: helduen banakakoa 108,92 €; gazteen edo erretiratuen banakakoa 72,66 € eta familiako bonua 145,20 €. Azken kasu honetan prezio bereziak ere egongo dira: gurasobakarren edo familia ugarien bonua  101,65 €koa izango da, eta familia zaurgarrienek doan izango dute.

Eguneko txartelaren prezioa 4,75 € izango da erretiratuentzat eta 16 urtetik beherakoentzat (5 urtez beheitikoek doan izango dute); eta 9,30 € 16 urte edo gehiago dituztenentzat. Ohi bezala, sarrerak bosnaka erosteko aukera izango da aurten ere: 18,79 €an gazteenak eta 37,15 €an helduenak.

Trafiko aldaketak denboraldiak dirauen artean

Udako igerilekua irekita dagoen artean, ohiko trafiko aldaketak izango dira:

  • Igerilekuaren aparkalekura Elorrondo – Manuel Lekuona - Sibeluts kaleetan barrena joan beharko da.
  • Ibilgailuak baterian aparkatu beharko dira.
  • Rafael Pikabea hiribidetik, Sibeluts kalea Goizueta kalearen parean moztuko da.

Bada berritasun bat: orain arte, trafiko aldaketak igerilekua irekitzen zen egunetan bakarrik izaten ziren indarrean; aurten, denboraldi osoan (ekainaren 13tik irailaren 13ra, igerilekua itxia egonagatik ere eguraldi txarragatik).

Gehigarriak

Udako igerilekua ekainaren 13an irekiko da